Laguntasunak Gernikako Arbolaren kimuaren landaketan parte hartu du


Pasaden igandean, martxoak 25, egun garrantzitsu eta hunkigarria izan zen San Bizente auzorako eta baita Barakaldo osorako ere, nahiz eta eguraldi euritsua izan. Izan ere, udal gobernu-taldearen eskaera bati jaramon eginez Bizkaiko Batzar Nagusiak Barakaldori euskal askatasunen ikurra den haritzaren kimu bat eman zion, eta igande horretan ospatu zen ekitaldi ofiziala.

Goiz osoan zehar, musikariek berebiziko garrantzia izan zuten. Laguntasunakoek zein Udal Txistularien Bandakoek auzoa musikaz alaitu, eta ekitaldian bertan Iparragirreren "Gernikako Arbola" ereserkia jo zuten, bildutako lagunek abesten zuten bitartean.

Amaia del Campo alkatearen eta Ana Otadui Batzar Nagusietako lehendakariaren hitzen ostean, bertara hurbildu ziren barakaldarrek zuhaitz santuari lur palakada batzuk bota zioten. Jarraian, Laguntasuna Elkarteko bi dantzarik, taldeko txistularien laguntzaz, ohorezko Agurra dantzatu zuten.






El pasado domingo 25 de marzo fue un día importante y muy conmovedor tanto para el barrio de San Vicente como para Barakaldo entero, aunque la meteorología no fuera la más idónea. Y es que a petición del equipo de gobierno municipal, las Juntas Generales de Bizkaia hicieron entrega de un retoño del roble símbolo de las libertades vascas a la ciudad fabril y ese domingo se celebró el acto oficial.

Durante toda la mañana, los músicos tuvieron gran relevancia, puesto que tanto los de Laguntasuna como los Txistularis de la Banda Municipal fueron los encargados de despertar al barrio. Además, ayudaron a las personas que se reunieron en el acto a cantar el himno de Iparragirre "Gernikako Arbola".


Después de las palabras de la alcaldesa Amaia del Campo y la presidenta de las Juntas Generales de Bizkaia Ana Otadui, los y las barakaldesas que se acercaron le echaron las últimas paladas de tierra al joven árbol. A continuación, dos dantzaris de Laguntasuna bailaron un Agurra de honor.



Argazkiak: BarakaldoDigital
Bideoa: Tele7

Iruzkinak