I. DANTZA TRADIZIONALAREN ESKER ONAK LAGUNTASUNARI AZKEN 68 URTEETAN EGINDAKO LANA AITORTU DIO

Irudia: DEIA

Pasaden azaroaren 22an Bilboko BBK aretoan Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako I. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ospatu ziren, Euskal Kulturaren mesedean azken hamarkadetan aritu diren 12 lagun eta erakundeei haien lana eskertzeko. Aitortuen artean, sei talde aurkitzen dira (Edurre Euskal Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Gernikako Elai Alai Dantzari Taldea, Eusko Lorak eta Barakaldoko Amaia Dantza Taldea eta Laguntasuna Elkartea), bidean aurkitu dituzten oztopoei 60 urte edo gehiagotan aurre egiteagatik.

1949. urteko abenduaren 8an zortzi dantzari eta bi txistulari bildu ziren, Laguntasuna Elkarteari hasiera emanez, azken 68 urte hauetan Barakaldon Euskal Folklorea mantentzeko gogor lan egiten egon dena. Gaur egun, kide gehiago dira gure elkartea mantentzen dutenak, eta benetan sari hau merezi dutenak.

Laguntasuna 1949an

El pasado día 22 de noviembre se celebraron en la Sala BBK de Bilbao los I. Dantza Tradizionalaren Esker Onak, organizado por Bizkaiko Dantzarien Biltzarra con el objetivo de reconocer a 12 personas y entidades de la provincia el trabajo realizado en torno al folklore vasco. El esfuerzo empleado para superar los distintos obstáculos por las 6 asociaciones de más de 60 años (Edurre Euskal Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Gernikako Elai Alai Dantzari Taldea, Eusko Lorak y las barakaldesas Amaia Dantza Taldea eta Laguntasuna Elkartea) también ha sido reconocido.

El 8 de diciembre de 1949 ocho dantzaris y dos txistularis comenzaron la andadura de Laguntasuna, que en los últimos 68 años ha estado trabajando ininterrumpidamente por y para mantener el folklore tradicional en Barakaldo. Hoy en día, son más los y las integrantes que continúan manteniendo de manera altruista nuestra Asociación, y quienes realmente merecen este reconocimiento.


Eskerrik asko guztioi!! Gora Laguntasuna!!


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

SAN BIZENTEKO JAIAK 2018

Gernikako Arbolaren altsumaren landaketa Barakaldon