BARAKALDO, FOLKLOREARI EUTSIZ

Barakaldon dantza maite duen edonorentzat egun garrantzitsua izan zen pasaden larunbatekoa, Euskal Herriko Dantzari Eguna hemen ospatu baitzen. Zazpi herrialdeetako ehundaka dantzari Bizkaiko bigarren hirian bildu ziren, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako egitarauan parte hartzeko.


Larunbat osoan zehar ospatutako jaia erraldoi eta musikariekin abiarazi zen, herriko kaleak esnatzeaz arduratu zirenak. Eguerdian, barakaldarrek Elizateko Plazan kantu-dantza saioaz gozatzeko aukera izan zuten16.30etan dantza taldeei harrera egiteaz gain, folklore azoka martxan jarri zen, gaueko bederatziak arte ehundaka lagun hartu zituena.

Arratsaldeko seiretan dantzarien ordua heldu zen. Alkartu Ikastolan 30 talde ezberdinetako 600 dantzari baino gehiago bildu ziren ohikoa den kalejira egiteko, Laguntasunak, anfitrioi gisa, horren buru izan zelarik.



Elizaurreko plazara heltzean, talde guztiek batera Agintarienarekin hasi zuten dantzaldi nagusia, bertan Amaia del Campo Barakaldoko Alkatea, Joseba Altube Laguntasuna Elkarteko eta Euskal Dantzarien Biltzarrako lehendakaria eta Bingen Zubiria Kultura Sailburua zeudelarik, besteak beste. Jarraian, herrialde bakoitzeko dantzarik nabarmenenak erakusteko aukera izan zuten, eta plazan bildu ziren lagunen txalo zaparrada ederra jaso zuten.

Iluntzeko zortzirak aldera, ekitaldi nagusia bukatu bezain laster, Sakatu elektrotxarangak San Bizenteko kaleak musikaz bete zituen, eta dantzariek Alkartu Ikastolan afari berezi batez gozatu zuten . Eguna, nola ez, dantzatzen bukatu zuten, oraingo honetan Laiotz taldearen musikaren erritmora.





2006an izan zen Barakaldon Euskal Herriko Dantzari eguna ospatu zen azken aldia. Hamaika urte hauetan gauza asko aldatu egin dira, baina badago tinko jarraitu duen bat, barakaldarrek Euskal Folklorea mantentzeko daukaten gogo bizia, alegia.


2017ko Euskal Herriko Dantzari Egunaren laguntzaileak: Barakaldoko Udala, Eusko Jaurlaritza, BBK, San Bizenteko Hostalaritza Elkartea, Laguntasuna Elkartea eta bolondresak.


El pasado sábado 7 de octubre fue un un gran día para el folklore vasco en Barakaldo. Más de 600 dantzaris de 30 grupos procedentes de toda Euskal Herria se reunieron en la localidad fabril para celebrar el Euskal Herriko Dantzari Eguna organizado por Euskal Dantzarien Biltzarra.




La fiesta, que se alargó durante todo el sabádo, comenzó con gigantes y música, que se encargaron de despertar las calles de la ciudad. Al mediodía, los vecinos de San Vicente disfrutaron de una sesión de canto y danza frente a la iglesia, y a las 16.30, se abrieron los puestos de la feria de folklore, que fue visitada por cientos de personas.


A las seis de la tarde, l@s dantzaris asumieron todo el protagonismo con la tradicional kalejira que, partiendo desde Alkartu Ikastola, fue encabezada por Laguntasuna como anfitriona del evento.



Al llegar a la plaza de la Anteiglesia, todos los grupos dieron inicio a la actuación principal con Agintariena, estando allí presentes la Alcaldesa de Barakaldo Amaia del Campo, el presidente de Laguntasuna y Euskal Dantzarien Biltzarra Joseba Altube y el Consejero de Cultura Bingen Zubiria, entre otros. A continuación, mostraron parte de las danzas más representativas de cada provincia, recibiendo como recompensa unos calurosos aplausos del numeroso público.


Sobre las 20.00h, una vez acabada la actuación, llegó el turno de Sakatu Elektrotxaranga, que llenaron de música las calles del barrio mientras los dantzaris disfrutaban de una deliciosa cena en Alkartu. El día acabó, como no, con más danza, esta vez al ritmo de la música de Laiotz.






En el año 2006 se celebró la última edición del Euskal Herriko Dantzari Eguna en Barakaldo. Han cambiado muchas cosas en estos once años, pero si hay algo que se mantiene fuerte es el empeño que ponen los y las barakaldesas para mantener vivo el folklore.

Colaboradores de esta edición del Euskal Herriko Dantzari Eguna: Ayuntamiento de Barakaldo, Gobierno Vasco, BBK, Asociación de Hosteleros de San Vicente, Asociación Laguntasuna y voluntari@s.

Argazkiak: Herrikolore

DANTZARI EGUNA HEDABIDEETAN

Iruzkinak