Maiatzaren 16an, 2021eko Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko dugu

Bihar, maiatzak 16, 2021. urteko Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko dugu, aurten ere pandemiak baldintzatuta, online eran.

Horretarako, Lurralde Historikoko hainbat talde elkartu eta, bakoitzak bere ahalmenen arabera, urtero egun honetan dantzatzen diren dantza batzuen bideoak prestatu ditugu.

Guztion artean sortutako bideoa maiatzaren 16an emitituko da, 12.00etan Bizkaiko Dantzarien Biltzarrako YouTube kanalean zein Facebook orrian eta 15.00etan, Euskal Telebistako 4. katean.

Bitartean, pasaden urteetako edizioak biltzen dituen bideoaz disfruta dezakezue:  https://youtu.be/vyJisC5gXxo

Laguntasuna Elkarteak Dantzari Egun zoriontsua opa nahi die dantzari guztiei eta hurrengo urtean jada tradizio bihurtu den jaia beti bezala ospatu ahal izatea espero dugu, orain guztion artean geure burua zaintzen jarraitzeko momentua baita.

Mañana, 16 de mayo, celebraremos el Bizkaiko Dantzari Eguna de este año 2021, y en segundo año consecutivo, de forma telemática.

Por ello, distintos grupos y asociaciones del territorio hemos creado conjuntamente un vídeo, dentro de las posibilidades de cada uno, con varias de las danzas más representativas que solemos bailar este día.

Este vídeo se emitirá mañana mismo, a las 12.00 tanto en el canal de YouTube de la Federación como en su página de Facebook, y a las 15.00 en el cuarto canal de Euskal Telebista.

Mientras tanto, podéis disfrutar de un pequeño resumen de las ediciones pasadas:  https://youtu.be/vyJisC5gXxo

Desde Laguntasuna queremos desear un feliz día a todos y todas las dantzaris y esperamos poder celebrar nuestra ya tradicional fiesta con normalidad el próximo año. Ahora, es el momento de seguir cuidándonos entre todas y todos.



Gora Bizkaiko Dantzari Eguna eta biba zuek!!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Gure ingurune naturala ezagutu: Basatxu - Zamundi - Basatxu

Gure ingurune naturala ezagutu: Errekatxo - Lagorriga