Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2024

Badator Olentzero, eta Barakaldon prest gaude!

Irudia
Laguntasuna Elkartean hunkituta bezain lanpetuta gaude, Olentzerorekin hitz egin ostean esan baitigu jada Barakaldora etortzeko prestatzen ari direla. Horregatik, Barakaldoko Udalarekin batera lanean jarri gara Olentzero eta Maridomingiri harrerarik beroena egiteko. Aurten ere, abenduaren 23an jaitsiko dira Barakaldora, eta bi eguneko jai izugarria prestatu diegu. Ez ezazue galdu prestatu dugun egitarau zabala eta etorri gurekin Olentzeroren jaia Barakaldon ospatzera! Info guztia: barakaldo.eus Gonbidapenak zozketa bidez lortzeko: gonbidapenak.barakaldo.eus (abenduaren 11tik 17ra)

Laguntasuna Elkarteak 2024 Sasiburu Saria jaso du

Irudia
2024ko abenduaren 3an 75 urte bete dira Eusko Ikaskuntzak lehen aldiz Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzea erabaki zuenetik. Kasualitatez (ala ez), aurten ere Laguntasuna Elkarteko kideok gure 75. urteurrena ospatzen gaude, Bizkaian etengabean lanean aritu den dantza talderik beteranoena eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa izanda. Hori dela eta, Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon Elkarteak 2024 Sasiburu Saria eman nahi izan dio Laguntasunari, abenduaren 3an Barakaldo Antzokian ospatutako Euskararen Eguneko ekitaldian. Horrela, eskertu nahi izan dute San Bizenteko taldeak euskara eta euskal kulturaren alde egindako bizitza osoko jarduna. Mila esker Sasiburuko lagunei, eta nola ez, egunero euskarak Barakaldon duen lekua aldarrikatzeko lanean dauden guztioi. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira!

Barakaldoko Musika Bandak eta Laguntasunak 200 urteko historia ospatzeko musika eta dantza emanaldi berezia eskainiko dute abenduaren 13an / La Banda Municipal de Música y Laguntasuna ofrecerán el 13 de diciembre un concierto especial de música y danza para celebrar sus 200 años de historia

Irudia
Barakaldoko Udal Musika Bandak eta Laguntasunak 200 urte dituzte bien artean, eta, egun berezi honetan, publiko guztiarekin partekatu nahi dute Barakaldoko kulturaren historiako ibilbide luze hori. Laguntasuna 1949. urtean sortu zen; beraz, 75 urte bete ditu jada. Dantza-talde bat baino gehiago, euskal kulturaren alde diharduen kultura erreferentea da. Dantza, musika, erraldoiak eta kantua lantzen ditu, «auzogintza eta herrigintza» leloa bere proiektuaren oinarri hartuta. Europako eta Amerikako hainbat tokitara eraman du Barakaldoren izena, eta herriko kultura-eragile ugarirekin jardun ohi du lankidetzan. BMb-ren eta Laguntasunaren Musika eta dantza emanaldi berezia abenduaren 13an 20.00etan izango da, Barakaldo Antzokian. Sarrera doainik izango da, eta gonbidapenak egunean bertan 18.00etatik aurrera Antzokiko txarteldegian eskura daitezke. La Banda Municipal de Música de Barakaldo y Laguntasuna suman, en esta fecha tan especial, 200 años de historia de cultura en Barakaldo, que quiere...