Laguntasunak 23. Korrikaren lekukoa eraman du San Bizenten, 75 urte betetzen dituen honetan

Oso urte berezi eta hunkigarria izaten ari da Laguntasuna Elkarteko kide guztiontzat. Gure 75. urteurrena ospatzen dugun honetan, Korrikaren 23. edizioa Barakaldotik igaro da martxoaren 21ean, eta San Bizenteko elkarte eragileok, auzoko ostalari eta dendariekin eskuratzen dugun kilometroan lekukoa eramateko ohorea izan dugu. Halaber, aurten ere Korrika Kulturalean parte hartu dugu, eta San Bizenteko kaleetara euskal kultura atera dugu, Korrikaren zain geuden bitartean gure musika, dantza, kantu eta buruhandiekin giroa sortzen.