Mezuak

Larunbatean, martxoak 12, Laguntasunak Patxi eta Konpania ekarriko ditu 19.00etan Elizateko Plazara

Irudia
Apirilaren 6an, 23.51etan sartuko da Korrika Barakaldon. Bitartean, ekimena bultzatzeko eta euskarak zein euskal kulturak gure kaleetan duten lekua aldarrikatzeko Korrika Kulturala ospatzen da hamaika ekintzekin, horren baitan, Laguntasuna Elkarteak parte hartzen duelarik. Hori dela eta, larunbatean, martxoaren12an, Patxi eta Konpainia ekarriko ditugu San Bizenteko Elizateko Plazara, 19.00etan. Joan motorrak berotzen eta etorri gurekin dantzatzera!!! EUSKARA, JALGI HADI DANTZARA!!

Laguntasunak San Bizenteko Euskal Inauterian Karraskoliendas ospatuko du / Laguntasuna recupera las Karraskoliendas en el Carnaval Vasco de San Bizente

Irudia
Datorren igandearen 6an, larunbata, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio San Bizenteko Euskal Inauteriari, edizio honetan nobedade esanguratsuarekin. Izan ere, aurtengo auzoko inauterietan Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dugu. Tradizioa jarraituz, inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten bidez: pubertarotik mozaletasunera igarotzea eta koadrilaren parte bilakatzea. Elizateko auzo gehienetan ospatzen ohi zen, batez ere eremu landatarretan. San Bizente auzoan ospakizun honen inguruan dauden azken albiste dokumentalak 1919koak dira, auzoko gazteek eskea egiteko baimena udalari erregutu ziotenean, “herriko ohitura zaharrak gorde eta kontserbatzeko irrikaz”. Enkarterriko beste hainbat lekutan ere ospatzen zen jaia, leku batzuetan berreskur...

Ostiral honetan, otsailak 25, Barakaldoko Euskal Inauteria ospatuko dugu berriz ere aurrez aurre

Irudia
Ostiral honetan, otsailaren 25ean, Barakaldoko Euskal Inauteri Tradizionala ospatuko dugu herriko lau dantza taldeok elkarrekin, berriz ere aurrez aurre. Plazer handia da Amaia, Erreka-Ortu eta Ibarra-kaldu lagunekin batera gure inauterien presentzialtasuna berreskuratzea. Hau izan da prestatu dugun egitarautxoa: 19.30ean  Kalejira egingo dugu, Bide Onera Plazan hasita Herriko Plazara arte. 20.00etan, Dantza Emanaldiaren txanda, Herriko Plazan (euria bada, Anaien Parkeaan dagoen frontoian izango da) Itxaron bitartean, aprobetxatu gure ohituren inguruan gehiago ikasteko eta ikusi Lapurdiko Inauterien inguruan iaz grabatu genuen bideoa: Este viernes, 25 de febrero, el Carnaval Vasco de Barakaldo recupera su formato presencial, fruto del trabajo conjunto de los cuatro grupos de danzas del municipio: Amaia, Erreka-Ortu, Ibarra-kaldu eta Laguntasuna. Este es el programa que hemos preparado: A las 19.30, realizaremos la Kalejira tradicional, comenzando en la plaza Bide Onera y termi...

San Bizenteko Jaietan Dantzan 2022

Irudia
 Aparteko esperientzia bizi izan dugu Laguntasuna Elkarteko kideok berriz San Bizenteko kaleak eta plazak dantzaz zein musikaz bete ditugulako pasaden asteburuan ospatutako auzoko jaietan. Eta momentu hunkigarri hauek ez ahazteko, hementxe uzten dizuegu Bego de Albak gogo handiz prestatu duen bideo laburpentxoa.  Ha sido una experiencia increíble para todas y todos los miembros de Laguntasuna poder volver a llenar nuestras calles y plazas tanto de danza como de música durante las recuperadas Fiestas de San Vicente. Y para recordar estos bonitos momentos, aquí os dejamos el vídeo resumen que ha preparado Bego de Alba con mucho mimo.  Mila esker, Bego!!!

Laguntasuna 2022ko San Bizenteko Jaietan

Irudia
Berri onekin gatoz!!!! Aurten berriz ere San Bizenteko Jaiak ospatuko ditugu, urtarrillaren 21, 22 eta 23an. Nola ez, tradizioari men eginez Laguntasunak ere parte hartuko du gure ekintza esanguratsuenetarikoen bidez, osasun egoerak baldintzatuta programa egokitu behar izan badugu ere. Kontuan izan egoera dela aldaketak egon ahal direla, gure sareetan (@laguntasuna) uneoro eguneratuko ditugunak. Adi egon eta ez galdu ezer!!!! ¡¡¡Venimos con buenas noticias!!! Este año en San Bizente volveremos a disfrutar de las fiestas de nuestro barrio estos próximos días 21, 22 y 23 de enero. Tal y como ya hemos convertido en tradición, desde Laguntasuna también participaremos con una representación de varias de nuestras actividades más significativas, pese a que debido a la situación sanitaria hemos tenido que adaptar el programa. En nuestras redes sociales (@laguntasuna) actualizaremos cualquier posible cambio en la programación.  Bete dezagun auzoa kulturaz!! GORA SAN BIZENTE!!!

Zorionak eta urte berri on 2022

Irudia
 Laguntasuna Elkarteko kide guztion partez, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!  Oraindik euskal kulturarentzat garai gogorrak diren arren, guztiok bat eginez aurrera egingo dugu eta ziur gaude 2022. urtea borobila izango dela. En nombre de todos y todas las que formamos Laguntasuna, queremos desearos unas felices fiestas y próspero año nuevo. Sabemos que todavía estamos viviendo tiempos complicados para nuestra cultura, pero entre todas y todos saldremos adelante y afrontaremos todos los retos que nos ponga el 2022. BIBA ZUEK ETA GORA LAGUNTASUNA!!!

#Laguntasuna72urte - Erromeria Ibiltaria

Irudia
Larunbat honetan, abenduak 18, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, San Bizentetik zehar ibiliko gara gure 72. urteurrena ospatzeko antolatu dugun ERROMERIA IBILTARIArekin.  Gure lokaletan hasita, hauxe izango da gure ibilbidea: - Zalbi - Unión - Atari Taberna - El Pasaje - Bahía - Ideal - Peña  Etorri gurekin ondo pasatzera, Laguntasunaren zapia jantzita!!!!!  >>> Este sábado, 18 de diciembre saldremos a las calles de San Bizente a celebrar nuestro 72° aniversario con una ROMERÍA ITINERANTE. Empezando a las 18.30 h en nuestros locales, pasaremos por las principales plazas del barrio: - Zalbi - Unión - Atari Taberna - El Pasaje - Bahía - Ideal - Peña  ¡¡No te olvides de tu pañuelo de Laguntasuna y ven a bailar con nosotras y nosotros!!

Barakaldo Erromerian programaren itzulera handia / Vuelve el programa Barakaldo Erromerian

Irudia
Plazer handiz jakinarazi nahi dizuegu ate handitik itzuli dela Barakaldo Erromerian programa. Pandemiak behartutako geldialdi honen ostean, datorren azaroaren  27an berriz ere tradizio bilakatu dugun erromeria ospatuko dugu, betiko lez 20.00ean Elizateko Plazan, norekin eta Patxi eta Konpainiarekin. Garai gogor hauen ostean irrikitan gaude berriz elkar ikusteko, ez galdu aukera eta erdu gurekin auzoa dantzaz eta musikaz betetzera!!! Es todo un honor para Laguntasuna poder anunciar la gran vuelta del programa Barakaldo Erromerian. Después del parón obligado por la pandemia, el próximo sábado 27 de noviembre volveremos a bailar en nuestra Plaza de la Anteiglesia a las 20.00h, como ya es tradición. Y para celebrarlo, contaremos con la inestimable ayuda de nuestros amigos Patxi eta Konpainia. Ahora que volvemos a ponernos en marcha, estamos deseando poder vernos de nuevo para llenar el barrio de danza y música. ¡¡Animaos a bailar con nosotras y nosotros!!