Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2025

Ekainaren 29an, igandea, Santa Luziara igoko gara / El domingo 29 de junio celebraremos la subida a Santa Lucía

Irudia
Ekainaren 29an, igandea, jada tradizio bihurtu den Santa Luziako erromeria ospatuko dugu. Edizio hau berezia izango da, izan ere, urtarrilean zendu zen Julian Larrea barakaldarraren omenez izango da. Julian, herri kirolen eta Barakaldoko ohituren aldeko langile sutsua, askotan etortzen zen Santa Luziako erromeria gurekin ospatzera. Santa Luziako erromeria duela hamabi urte berreskuratu genuen. Laguntasunan martxan dugun Barakaldoko Ikerketa Etnografikoaren baitan, gure hiriko kultura eta tradizioak aztertzeko hainbat elkarrizketa egin genituen 80 urte edo gehiagoko barakaldarrei. Lan horren ondorioz, zenbait datu jaso genituen, gure elizateko ondare artistiko-kulturala mantentzeko helburuarekin. Horrela, jakin genuen 40. hamarkadaren inguruan, gerraostean, Argalario mendiaren magalean dagoen auzo honetako baseliza suntsituta geratu eta erromeria desagertu zela. Aurtengo edizio bereziaren harira, ekintzez beteriko egitaraua prestatu dugu. Elizateko Aurreskuaz gain, txistulariak, dultzai...