Mezuak

Barakaldo Erromerian apirilaren 11n bueltatuko da / Barakaldo Erromerian vuelve este 11 abril

Irudia
Bueltan da 2026ko Barakaldo Erromerian programa! Eguraldi onarekin batera, Laguntasuna Elkarteak tradizioa bilakatu den erromeria txandari ekingo dio. Apirilaren 11an (larunbata) izango da hurrengo hitzordua, 19.00etan San Bizenteko Elizateko Plazan. Eta uda heldu baino lehen, maiatza eta ekainean beste bi saio aurreikusi ditugu. Animatu eta erdu gurekin dantzaz gozatzera! ¡Vuelve el programa Barakaldo Erromerian! Con la llegada del buen tiempo, Laguntasuna Elkartea vuelve con sus ya tradicionales sesiones de romería. Así, la próxima cita será el próximo 11 de abril, sábado, a las 19.00 en la Plaza de la Anteiglesia de San Bizente. Antes de verano están previstas otras dos sesiones, en mayo y junio respectivamente. ¡Animaos y venid a disfrutar de la danza con nosotras y nosotros!

Xiberoako Ikastolen aldeko Saski Salmenta 2025

Irudia
Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Xiberoako ikastolen aldeko Saski Salmenta Kanpainia n parte hartuko du, ikastolen jarduerak finantzatzen laguntzeko gure aletxoa jarriz. Eskualde bakoitzean, bertako euskara zein kultur elkarteek kudeatzen dute saskien banaketa, eta Ezkerraldea-Meatzaldean Laguntasuna da arduraduna. Aurreko urteetan erabilitako sistema mantenduko da edizio honetan ere: saskiak zuzenean ikaskoli.eus webgunean erosteko aukera dago, LAGUNTASUNA banaketa gunea aukeratuz. Zure saskia(k) webgunean eskuratzeko azken eguna: azaroak 23 . Saskien banaketa abenduaren 13an egitea aurreikusi dute, eta gure egoitzan izango da (Elexpuru 7 behea, Barakaldo). Mila esker Xiberoako Ikastolen eta euskararen alde egiteagatik!

Laguntasunak San Bizenteko ostalariekin batera Euskal Jaia antolatuko du urriaren 5ean / Laguntasuna y la hostelería de San Bizente organizan la Euskal Jaia este 5 de octubre

Irudia
Hemen da aurtengo San Bizenteko Euskal Jaia! Beste behin, urriaren 5ean (igandea), Laguntasuna Elkarteak auzoko ostalariekin batera antolatzen duen Errosario Eguneko Euskal Jaia ospatuko dugu, tradizio barakaldarra mantenduz. Iganderako programa berezia prestatu dugu, eta ekintza mordoa izango dugu San Bizenten: azoka tradizionala, musika, dantza, erraldoiak eta buruhandiak, sukalkia, magia, zanpantzarrak, suzko zezena... Eta nola ez, gure Euskal Jaiaren osagai sekretua: lagun arteko giro aparta! Anima zaitez eta etor zaitez zure kuadrillarekin San Bizenteko Euskal Jaia ospatzera. ¡Ya está aquí la Euskal Jaia de San Bizente! Otro año más, este domingo 5 de octubre celebraremos la Euskal Jaia que desde Laguntasuna organizamos junto a la hostelería del barrio, mantiendo así esta tradición barakaldesa. Para ello, hemos preparado un programa especial para llenar el barrio de cultura, de música, danza, feria, gigantes y cabezudos, sukalki, magia, zanpantzarrak, toro de fuego...Y como no, co...

Ekainaren 29an, igandea, Santa Luziara igoko gara / El domingo 29 de junio celebraremos la subida a Santa Lucía

Irudia
Ekainaren 29an, igandea, jada tradizio bihurtu den Santa Luziako erromeria ospatuko dugu. Edizio hau berezia izango da, izan ere, urtarrilean zendu zen Julian Larrea barakaldarraren omenez izango da. Julian, herri kirolen eta Barakaldoko ohituren aldeko langile sutsua, askotan etortzen zen Santa Luziako erromeria gurekin ospatzera. Santa Luziako erromeria duela hamabi urte berreskuratu genuen. Laguntasunan martxan dugun Barakaldoko Ikerketa Etnografikoaren baitan, gure hiriko kultura eta tradizioak aztertzeko hainbat elkarrizketa egin genituen 80 urte edo gehiagoko barakaldarrei. Lan horren ondorioz, zenbait datu jaso genituen, gure elizateko ondare artistiko-kulturala mantentzeko helburuarekin. Horrela, jakin genuen 40. hamarkadaren inguruan, gerraostean, Argalario mendiaren magalean dagoen auzo honetako baseliza suntsituta geratu eta erromeria desagertu zela. Aurtengo edizio bereziaren harira, ekintzez beteriko egitaraua prestatu dugu. Elizateko Aurreskuaz gain, txistulariak, dultzai...

Barakaldo Erromerian apirilaren 12an bueltatuko da / Barakaldo Erromerian vuelve este 12 abril

Irudia
Hurrengo larunbatean, apirilaren 12an, Laguntasunako kideok Barakaldo Erromerian programari ekingo diogu beste urte batez. 19. edizio honetan, Barakaldoko dantzari eta dantzazaleak biltzen jarraitu nahi dugu, 2006. urtetik etengabean egin dugun bezala. Anima zaitezte eta etorri gurekin! El próximo sábado, 12 de abril, desde Laguntasuna volvemos a poner en marcha el programa Barakaldo Erromerian. En esta 19ª edición queremos seguir reuniendo a las y los dantzaris y dantzazales de Barakaldo, tal y como hemos venido haciendo ininterrumpidamente desde 2006. ¡Anímate y acércate a la Plaza de la Anteiglesia!

Martxoaren 9an, igandea, Laguntasunak Karraskoliendas inauteri barakaldarra ospatuko du San Bizenten / El domingo 9 de marzo Laguntasuna celebrará las Karraskoliendas, carnaval barakaldés, en San Bizente

Irudia
Datorren martxoaren 9an, igandea, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Karraskoliendas Barakaldoko inauteri tradizionalei, San Bizente auzoan zehar. 2011n Laguntasunan asmo handiko proiektu bati ekin genion: Barakaldori buruzko Azterlan Etnografikoa. Azterketa bibliografikoaren bidez, eta 85 urtetik gorako Barakaldoko herritarrei inkestak zein elkarrizketak eginez, Barakaldoko bizitza tradizionalaren alderdi kulturalak jasotzen ditugu (hizkuntza, ohiturak, tradizioak, kondairak, mitoak, erromeriak, jai-zikloak, bizi-esperientziak, jai erlijioso eta paganoak, dantzak, musikak, pasadizoak, kirolak...).  Ikerketa horren baitan, Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dugu. Tradizioa jarraituz,  inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten b...

Laguntasunak 2025ko San Bizenteko Jaietan parte hartze aktiboa izango du

Irudia
Urte berriarekin, asmo berriak! Aurten ere, Laguntasuna Elkartea eragile aktiboa izango da urtarrilaren 17tik 26ra ospatuko ditugun San Bizenteko jaietan, eta bere partehartzea handituko du. Izan ere, 2025ko edizio berri honetan tradizio bilakatu diren ekintzak mantenduko ditugu: kantujira, erromeria, dantza eta musika emanaldiak, erraldoiak, Barakaldoko Elizateko Aurreskua... Eta Folk Session musika saioari berriz ekingo diogu. Ez galdu prestatu dugun egitarau zabala, eta etorri gurekin kulturaz gozatzera!  

Badator Olentzero, eta Barakaldon prest gaude!

Irudia
Laguntasuna Elkartean hunkituta bezain lanpetuta gaude, Olentzerorekin hitz egin ostean esan baitigu jada Barakaldora etortzeko prestatzen ari direla. Horregatik, Barakaldoko Udalarekin batera lanean jarri gara Olentzero eta Maridomingiri harrerarik beroena egiteko. Aurten ere, abenduaren 23an jaitsiko dira Barakaldora, eta bi eguneko jai izugarria prestatu diegu. Ez ezazue galdu prestatu dugun egitarau zabala eta etorri gurekin Olentzeroren jaia Barakaldon ospatzera! Info guztia: barakaldo.eus Gonbidapenak zozketa bidez lortzeko: gonbidapenak.barakaldo.eus (abenduaren 11tik 17ra)