Mezuak

Martxoaren 9an, igandea, Laguntasunak Karraskoliendas inauteri barakaldarra ospatuko du San Bizenten / El domingo 9 de marzo Laguntasuna celebrará las Karraskoliendas, carnaval barakaldés, en San Bizente

Irudia
Datorren martxoaren 9an, igandea, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Karraskoliendas Barakaldoko inauteri tradizionalei, San Bizente auzoan zehar. 2011n Laguntasunan asmo handiko proiektu bati ekin genion: Barakaldori buruzko Azterlan Etnografikoa. Azterketa bibliografikoaren bidez, eta 85 urtetik gorako Barakaldoko herritarrei inkestak zein elkarrizketak eginez, Barakaldoko bizitza tradizionalaren alderdi kulturalak jasotzen ditugu (hizkuntza, ohiturak, tradizioak, kondairak, mitoak, erromeriak, jai-zikloak, bizi-esperientziak, jai erlijioso eta paganoak, dantzak, musikak, pasadizoak, kirolak...).  Ikerketa horren baitan, Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dugu. Tradizioa jarraituz,  inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten b...

Laguntasunak 2025ko San Bizenteko Jaietan parte hartze aktiboa izango du

Irudia
Urte berriarekin, asmo berriak! Aurten ere, Laguntasuna Elkartea eragile aktiboa izango da urtarrilaren 17tik 26ra ospatuko ditugun San Bizenteko jaietan, eta bere partehartzea handituko du. Izan ere, 2025ko edizio berri honetan tradizio bilakatu diren ekintzak mantenduko ditugu: kantujira, erromeria, dantza eta musika emanaldiak, erraldoiak, Barakaldoko Elizateko Aurreskua... Eta Folk Session musika saioari berriz ekingo diogu. Ez galdu prestatu dugun egitarau zabala, eta etorri gurekin kulturaz gozatzera!  

Badator Olentzero, eta Barakaldon prest gaude!

Irudia
Laguntasuna Elkartean hunkituta bezain lanpetuta gaude, Olentzerorekin hitz egin ostean esan baitigu jada Barakaldora etortzeko prestatzen ari direla. Horregatik, Barakaldoko Udalarekin batera lanean jarri gara Olentzero eta Maridomingiri harrerarik beroena egiteko. Aurten ere, abenduaren 23an jaitsiko dira Barakaldora, eta bi eguneko jai izugarria prestatu diegu. Ez ezazue galdu prestatu dugun egitarau zabala eta etorri gurekin Olentzeroren jaia Barakaldon ospatzera! Info guztia: barakaldo.eus Gonbidapenak zozketa bidez lortzeko: gonbidapenak.barakaldo.eus (abenduaren 11tik 17ra)

Laguntasuna Elkarteak 2024 Sasiburu Saria jaso du

Irudia
2024ko abenduaren 3an 75 urte bete dira Eusko Ikaskuntzak lehen aldiz Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzea erabaki zuenetik. Kasualitatez (ala ez), aurten ere Laguntasuna Elkarteko kideok gure 75. urteurrena ospatzen gaude, Bizkaian etengabean lanean aritu den dantza talderik beteranoena eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa izanda. Hori dela eta, Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon Elkarteak 2024 Sasiburu Saria eman nahi izan dio Laguntasunari, abenduaren 3an Barakaldo Antzokian ospatutako Euskararen Eguneko ekitaldian. Horrela, eskertu nahi izan dute San Bizenteko taldeak euskara eta euskal kulturaren alde egindako bizitza osoko jarduna. Mila esker Sasiburuko lagunei, eta nola ez, egunero euskarak Barakaldon duen lekua aldarrikatzeko lanean dauden guztioi. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira!

Barakaldoko Musika Bandak eta Laguntasunak 200 urteko historia ospatzeko musika eta dantza emanaldi berezia eskainiko dute abenduaren 13an / La Banda Municipal de Música y Laguntasuna ofrecerán el 13 de diciembre un concierto especial de música y danza para celebrar sus 200 años de historia

Irudia
Barakaldoko Udal Musika Bandak eta Laguntasunak 200 urte dituzte bien artean, eta, egun berezi honetan, publiko guztiarekin partekatu nahi dute Barakaldoko kulturaren historiako ibilbide luze hori. Laguntasuna 1949. urtean sortu zen; beraz, 75 urte bete ditu jada. Dantza-talde bat baino gehiago, euskal kulturaren alde diharduen kultura erreferentea da. Dantza, musika, erraldoiak eta kantua lantzen ditu, «auzogintza eta herrigintza» leloa bere proiektuaren oinarri hartuta. Europako eta Amerikako hainbat tokitara eraman du Barakaldoren izena, eta herriko kultura-eragile ugarirekin jardun ohi du lankidetzan. BMb-ren eta Laguntasunaren Musika eta dantza emanaldi berezia abenduaren 13an 20.00etan izango da, Barakaldo Antzokian. Sarrera doainik izango da, eta gonbidapenak egunean bertan 18.00etatik aurrera Antzokiko txarteldegian eskura daitezke. La Banda Municipal de Música de Barakaldo y Laguntasuna suman, en esta fecha tan especial, 200 años de historia de cultura en Barakaldo, que quiere...

Laguntasunak XVII. Hemendik Saria jaso du / Laguntasuna recibe el premio XVII. Hemendik Saria

Irudia
Ezkerraldeak bere erreferenteak saritu ditu DEIA-Laboral Kutxa Hemendik Sarietan. Atzo, azaroak 20, Santurtziko Serantes Aretoan ehunka lagun bildu ziren zonaldeko hamar erakunde eta eragile omentzeko ekitaldian. Bertan, Laguntasuna Elkarteak azken 75 urteetan egin duen lana aitortu egin zuten, Bizkaian etengabean jardun duen dantza talderik beteranoena eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa izanda. Ezkerraldea ha premiado a sus referentes en los Premios DEIA – Laboral Kutxa Hemendik Sariak. Ayer, 20 de noviembre, cientos de personas se congregaron en el Serantes Aretoa de Santurtzi para homenajear a diez organizaciones y agentes de la zona. En el acto, se reconoció la labor que Laguntasuna Elkartea ha venido realizando durante estos últimos 75 años, siendo el grupo de danzas en activo más veterano de Bizkaia y uno de los más antiguos de Euskal Herria. Komunikabideetan / En los medios: Laguntasuna Dantza Taldea, los maestros de los dantzaris de Bizkaia. Talento que sale a escena en los DE...

Igandean, azaroak 10, Laguntasunaren musika eta dantza emanaldia Arteagabeitia-Zuazon / El domingo 10 de noviembre actuación de danza y música, de la mano de Laguntasuna en Arteagabeitia-Zuazo

Irudia
Laguntasuna Elkarteak berriz ere Gure Kultura Kalean programa jarri du martxan, oraingo honetan, Zuazo-Arteagabeitia auzo barakaldarran eskainiko dugun dantza emanaldi bereziarekin, Ibarreta auzo-elkartearen eta El Trastero eragile kulturalaren babesarekin. "Ez dadila haria eten!" lelopean, Laguntasunako musikari eta dantzari gazteek bereziki prestatutako ikuskizuna plazaratuko dute azaroaren 12an Canarias Plazan, 13.00etatik aurrera. Laguntasuna Elkartea vuelve a poner en marcha el programa Gure Kultura Kalean, en esta ocasión con una actuación especial de danza en el barrio barakaldés de Zuazo-Arteagabeitia, con la ayuda de la Asociación Vecinal Ibarreta Auzo Elkartea y el Colectivo Cultural El Trastero. Bajo el lema "Ez dadila haria eten!", el próximo domingo 12 de noviembre, a partir de las 13.00 horas, en la Plaza Canarias, los y las musikaris y dantzaris jóvenes de Laguntasuna presentarán un espectáculo especialmente preparado para la ocasión.

Xiberoako Ikastolen aldeko Saski Salmenta 2024

Irudia
Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Xiberoako ikastolen aldeko Saski Salmenta Kanpainia n parte hartuko du, ikastolen jarduerak finantzatzen laguntzeko gure aletxoa jarriz. Eskualde bakoitzean, bertako euskara zein kultur elkarteek kudeatzen dute saskien banaketa, eta Ezkerraldea-Meatzaldean Laguntasuna da arduraduna . Aurreko urteetan erabilitako sistema mantenduko da edizio honetan ere: saskiak zuzenean ikaskoli.eus webgunean erosteko aukera dago, LAGUNTASUNA banaketa gunea aukeratuz. Zure saskia(k) webgunean eskuratzeko azken eguna: azaroak 24 Saskien banaketa abenduaren 13an egitea aurreikusi dute, eta gure egoitzan izango da (Elexpuru 7 behea, Barakaldo). Mila esker Xiberoako Ikastolen eta euskararen alde egiteagatik! Un año más, Laguntasuna Elkartea participa en la Campaña de Cestas de Navidad a favor de las ikastolas de Zuberoa, apoyando con nuestro granito de arena a la financiación de sus actividades. En cada comarca, las asociaciones culturales y de euskera gestionan la di...