Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2024

Irailaren 28an, larunbata, MAKALA FOLK II Musika Eguna ospatuko dugu San Bizenten / El sábado 28 de septiembre, celebramos MAKALA FOLK II Musika Eguna en San Bizente

Irudia
Udatik bueltan, Laguntasunako kideak berriz ere 75. urteurrena ospatzeko lanetan buru-belarri murgildu dira. Hori dela eta, irailaren 28an, larunbata , San Bizente auzoan MAKALA FOLK II Musika Eguna ospatuko dugu, iaz arrakasta handiz martxan jarri genuen proiektua. Hala ere, MAKALA FOLKaren hastapenak aurkitzeko pasaden mendera jo behar dugu, 1998ra hain zuzen ere. Urte horretan ospatu genuen LAGUNFOLK - Folk Gaua ekimenaren lehenengo edizioa, auzoko jaietan gure lokalean geneukan txosna musikaz eta folklorez betetzen. Parte-hartzaileen eraginez eta denboraren poderioz, ekimena eboluzionatuz eta finkatuz joan zen. Hainbat urtez errepikatu genuen esperientzia polit hau, eta Ezkerraldeko erreferente bilakatu zen folk musikari dagokionez, txoko ezberdinetatik etorritako talde eta lagunei esker: Sugan, Dronadar, Kalima, Aragoiko Gaiteroak, Feile, Ceo do Sil... Eta nola ez, Laguntasunako musikarien ezinbesteko partehartzearekin ere.  Aurten, iaz berriz landatu genuen hazi hori indartzea d