Mezuak

Martxoaren 21ean 23. Korrikari ongietorria emango diogu San Bizenten!

Irudia
Dakizuen bezala, aurtengo 23. Korrika Barakaldotik martxoaren 21ean pasatuko da, eta San Bizentetik zehazki 21.30ak aldera. Hori dela eta, Laguntasunak ilusio handiz Korrika Kulturalean parte hartuko du, Korrika heldu baino lehen auzoko kaleetara gure kultura atera eta giroa sortzen joateko. 19.00etan hasita, gure musika, dantza, kantu eta buruhandiekin auzoa astinduko dugu. Anima zaitez eta etorri gurekin euskararen alde egitera! 23. Korrika martxoaren 14tik 23ra egongo da Euskal Herriari bira emanez, Irundik Baionarat. Edizio honen ibilbidea Korrikaren webgunean ikus daiteke: korrika.eus/eu/ibilbidea  Hementxe daukazue Barakaldon egingo diren kilometroen mapa:

Hurrengo igandean, otsailak 18, Laguntasunak Karraskoliendas inauteri barakaldarra ospatuko du San Bizenten / El próximo domingo 18 de febrero Laguntasuna celebrará las Karraskoliendas, carnaval barakaldés, en San Bizente

Irudia
Datorren otsailaren 18an, igandea, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Karraskoliendas Barakaldoko inauteri tradizionalei, San Bizenten zehar. 2011n Laguntasunan asmo handiko proiektu bati ekin genion: Barakaldori buruzko Azterlan Etnografikoa. Azterketa bibliografikoaren bidez, eta 85 urtetik gorako Barakaldoko herritarrei inkestak zein elkarrizketak eginez, Barakaldoko bizitza tradizionalaren alderdi kulturalak jasotzen ditugu (hizkuntza, ohiturak, tradizioak, kondairak, mitoak, erromeriak, jai-zikloak, bizi-esperientziak, jai erlijioso eta paganoak, dantzak, musikak, pasadizoak, kirolak...).  Ikerketa horren baitan, Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dugu. Tradizioa jarraituz,  inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten bidez: pubertar

Urtarrilaren 24ean, Laguntasuna Elkarteak bere 75. urteurrenari hasiera emango dio Clara Campoamorren / Laguntasuna comienza a celebrar su 75 aniversario el 24 de enero en Clara Campoamor

Irudia
Hasi berri dugun urte honetan, Laguntasuna Elkarteak bere 75. urteurrena ospatuko du, eta Bizkaian etengabean jardun duen dantza talderik zaharrena izanda, 2024an zehar hainbat ekitaldi zein ekintza berezi antolatu ditugu.  Hori dela eta, datorren asteazkenean, hilak 24, urte berezi honen aurkezpen ekitaldia izango dugu, 19:30etan Clara Campoamorren. Animatu eta etorri gurekin gure ibilbide luzea ospatzera!! En este año que recién comienza Laguntasuna celebrará su 75 aniversario, y siendo el grupo de danzas más antiguo de Bizkaia que ininterrumpidamente ha mantenido su actividad, hemos preparado varios eventos y actividades especiales durante el 2024.  Por eso, el próximo miércoles 24 de enero nos juntaremos a las 19:30 en Clara Campoamor para darle inicio a este año tan especial para Laguntasuna.  ¡¡Animaos a celebrar nuestro largo recorrido con nosotr@s!! 

Laguntasunak, Bizkaiko dantza talde beteranoak, bere 75. urteurrena ospatuko du 2024an / Laguntasuna, grupo de danzas veterano de Bizkaia, celebra su 75 aniversario este 2024

Irudia
Urte berriarekin, Laguntasuna Elkartea bete-betean sartu da bere 75. urteurrenaren ospakizunetan. 1949an Barakaldoko San Bizente auzoan sortu zen taldeak, Bizkaian etengabean jardun duen dantza talderik beteranoena izanda, gogoz ekingo dio 2024. urte osoan zehar prestatu dituen ekintza berezi guztiak aurrera eramateko. Momentuz, urteurrenean gurekin izango dugun logoa uzten dizuegu. Jarraitu sareetan nobedade guztien berri izateko! Con el nuevo año, Laguntasuna Elkartea entra de lleno en la celebración de su 75 aniversario. La Asociación fundada en 1949 en el barrio barakaldés de San Vicente, siendo el grupo de danza más veterano que ha mantenido su actividad de forma ininterrumpida en Bizkaia, afronta con entusiasmo todas las actividades especiales que ha preparado durante todo el año 2024. De momento, os dejamos el logo que nos acompañará en el aniversario. ¡Síguenos en redes para estar al tanto de todas las novedades! facebook.com/laguntasuna instagram.com/laguntasuna tiktok.com/@la

Laguntasuna Elkarteak gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa dizkizue

Irudia
Laguntasuna Elkarteko kide guztion partez, zorionak eta urte berri on 2024! Urte berria euskal kulturaz betea etor dadila! En nombre de todos y todas las que formamos Laguntasuna, queremos desearos unas felices fiestas y próspero año nuevo 2024. Nuestros mejores deseos para un año nuevo lleno de cultura.

Badator Olentzero, eta aurten egun bat lehenago!

Irudia
Laguntasuna Elkartean hunkituta bezain lanpetuta gaude, Olentzerorekin hitz egin ostean esan baitigu jada Barakaldorako bidean dela. Horregatik, Barakaldoko Udalarekin batera lanean jarri gara Olentzero eta Maridomingiri inoiz baino harrera handiena egiteko. Izan ere, aurten lehenengo aldiz abenduaren 23an egingo diegu ongietorria, eta aurrez-aurre agurtzeko aukera gehiago izango dituzte Barakaldoko haurrek. Ez ezazue galdu prestatu dugun egitarau zabala eta etorri gurekin Olentzeroren jaia Barakaldon ospatzera! Info guztia: barakaldo.eus

Laguntasuna Elkarteak Aingeru Gorrotxategiren ´Erraldoiak Dantzan´ abestian parte hartu du

Irudia
Laguntasuna Elkarteko Iñigo Obeso, Patxi Rubio eta Andoni Fernández musikariek Aingeru Gorrotxategiren ´Erraldoiak Dantzan´ abestian parte hartu dute, dultzaina eta danborrarekin. Abestia ERRALDOIAK liburuarentzat egindako kantua da, Euskal Herriko hiriburuetako erraldoien inguruko liburu autoeditatua, Haizea Bastegietak 2023an egin eta argitaratutakoa. Guretzat izugarrizko ohorea eta plazerra izan da Aingeruren batutapean hain proiektu liluragarrian parte hartzea. Ez ezazue galdu abestia, ezta liburua ere, Durangoko Azokan eskuragarri egongo dena! ´Erraldoiak Dantzan´ fitxa teknikoa: - Musika eta hitzak: Aingeru Gorrotxategi - Barakaldoko Laguntasuna Elkartea:     1. dultzaina: Iñigo Obeso Argaluza     2. dultzaina: Patxi Rubio Martín     Danborra: Andoni Fernández Vicentiz - Gitarra, ahotsa eta programazioak: Aingeru Gorrotxategi.

Laguntasuna Elkartearen `Gure Folklore Kalean´ programak Zuazo-Arteagabeitia bisitatuko du azaroaren 12an, dantza emanaldi bereziarekin

Irudia
Laguntasuna Elkarteak berriz ere  Gure Folklore Kalean programa jarri du martxan, oraingo honetan, Zuazo-Arteagabeitia auzo barakaldarran eskainiko dugun dantza emanaldi bereziarekin, Ibarreta auzo-elkartearen eta El Trastero eragile kulturalaren babesarekin. "Ez dadila haria eten!" lelopean, Laguntasunako musikari eta dantzari gazteek bereziki prestatutako ikuskizuna plazaratuko dute azaroaren 12an Kanarias Plazan, 13.00etatik aurrera. Laguntasuna Elkartea vuelve a poner en marcha el programa Gure Folklore Kalean , en esta ocasión con una actuación especial de danza en el barrio barakaldés de Zuazo Arteagabeitia, con la ayuda de la Asociación Vecinal Ibarreta Auzo Elkartea y el Colectivo Cultural El Trastero. Bajo el lema "Ez dadila haria eten!", el próximo domingo 12 de noviembre, a partir de las 13.00 horas, en la Plaza Canarias, los y las musikaris y dantzaris jóvenes de Laguntasuna presentarán un espectáculo especialmente preparado para la ocasión.